ARGUDIO-TESTUA

Egunkari, aldizkari eta abarretan sarri irakur ditzakegu gai batzuei buruzko iritziak emateko testuak, hots, argudio-testuak (artículos de opinión, gaztelainaz)

Testuak azaltzen duenaz irakurlea konbentzitzea da argudio-testuaren helburua; eta hori lortzeko, hainbat argudio eman behar ditu . Mota desberdinetako argudioak ere badaude.

Testu horietan eskema finko batez gaia garatzen da hiru zatitan, hau da, sarrera, argudioak eta ondorioa.

  • Sarrera: gaiaren azalpena laburra. Irakurlearen interesa piztea da helburua.
  • Argudioa: idazlearen ikuspuntua argitzen da argudioen bidez. Horretarako hainbat argudio mota erabil daiteke, hala nola, autoritatearen argudioa, konparazio edo metaforiko argudioa, ereduaren argudioa,  adibide bidezko argudioa, analogia bidezko argudioa, iritzi orokorraren argudioa, argudio logikoa, definizio bidezko argudioa…
  • Ondorioa: azaldutako argudioetatik ateratzen den ideia.

Adibidea                                                             Telefonoa

Urruneko jendearekin komunikatzeko, garai bateko mandatariak eta mezulariak erabiltzen zituzten. Gero, gutunak idaztea zen biderik ohikoena. Horrela, gure gurasoen eta aitite-amamaren postonziak gutunez edo postalez gainezka egon ziren, batez ere, Gabonetan eta haien urtebetetzean. Gaur egun, berriz, telefonoari esker ia mundu osoko jendearekin hitz egin daiteke arin eta erraz.

    Hala ere, telefonoak ere baditu zenbait ondorio kaltegarri. Alde batetik, zarata eta eragozpenak egokiak ez diren unetan  deiak jaso egiten daitezkelako. Beste alde batetik, idaztearen akatsak ugari dira gero eta gutxiago idazten delako eta edozein eratan.

       Ondorioz, telefonoa oso erabilgarria da gaur egun arin premiazko berriak emateagatik baita pertsonen arteko komunikazioa bultzatzeagatik ere. Baina, kontuz ibili behar bere erabilearen gehiegikeriekin, bestela  telefonoaren onarrizko funtzioa huts egingo da.

 

This entry was posted in BACHILLERATO-BATXILERGOA, ESO-DBH, Euskara, Primer ciclo, Segundo Ciclo and tagged , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s